FRUITUAK, FRUITUAK KANPORA

FRUITUAK, FRUITUAK KANPORA

Partaide kopurua

Gutxienez 2

Espazioa

Zoru gogorra

Azalpena

1. Jolas hau txingoka jolasteko modu berezi bat da. Lurrean laukizuzen handi bat margotu behar da eta sei zatitan banatu. Hau da, sei laukitxo izango ditugu. Laukitxo bakoitzean gauza baten izena idatzi behar da: fruituak, zuhaitzak, animaliak, herriak, ibaiak, mendiak, koloreak…

2. Txingoka laukitxo guztietatik pasa beharko dugu idatzitako gauzen izenak esanez. Adibidez: lehenengo laukitxoan “fruituak” idatzi badugu, lehenengo jokalaria laukitxo honen gainean jarriko da, hanka baten gainean, eta esango du: “fruituak, fruituak, kanpora”. Eta jarraian laukitxotik kanpora aterako da. Ondoren sei laukitxoak jarraian txingoka pasa beharko ditu fruituen izenak esanez. Adibidez:

–         1. laukitxoan: fruituak, fruituak

–         2. laukitxoan: laranja, laranja

–         3. laukitxoan: sagarra, sagarra

–         4. laukitxoan: gerezia, gerezia

–         5. laukitxoan: marrubia, marrubia

–         6. laukitxoan: udarea, udarea, kanpora

3. Izen guztiak jarraian esaten baditu (ez da onartzen pentsatzen geratzea), eta marrarik zapaltzen ez badu, hurrengo gauzen multzoari ekingo dio. Oraingo honetan, bigarren laukitxoan “zuhaitzak” idatzi badugu, adibidez, honela egin beharko du: lehen laukitxoan “fruituak, fruituak”, bigarren laukitxoan “zuhaitzak, zuhaitzak, kanpora”.

4. Ondoren laukitxo guztiak pasa beharko ditu, baina oraingo honetan zuhaitzen izenak esaten:

–         1. laukitxoan: pagoa, pagoa

–         2. laukitxoan: zuhaitzak, zuhaitzak

–         3. laukitxoan: pinua, pinua

–         4. laukitxoan: haritza, haritza

–         5. laukitxoan: izeia, izeia

–         6. laukitxoan: gorostia, gorostia, kanpora

5. Berdin egin behar da laukitxo guztiak igaro arte.

Toki batzuetan sei laukitxo margotu beharrean lau laukitxo margotzen dituzte. Era honetan laburragoa izango da jolasa. Hanka baten gainean salto egin ordez bi oinekin ere salto egin daiteke.

Informazio soziokulturala

Ez da oso jolas ezaguna, nahiz eta toki askotan aspalditik erabiltzen den. Euskal Herriaz kanpoko zenbait tokitan, Aragoin adibidez, nahiko arrakasta izan zuen duela urte batzuk.

Aldaerak

* lau laukirekin eta bi oinekin

Toki batzuetan sei laukitxo margotu beharrean lau laukitxo margotzen dituzte. Era honetan laburragoa izango da jolasa. Hanka baten gainean salto egin ordez bi oinekin ere salto egin daiteke.

Esamoldeak

  • HUTS EGIN: Gaizki egin, kale egin (marra zapaltzea edo bi hanketan zapaltzea lurra).

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduzko, trebetasunezko eta hiztegi jolasa.
  • Jarduera kognitiboak:
sentipen-mugimenduzko jokaera: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua (hitza esan).
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: trebetasuna, kontzentrazioa eta arintasuna.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Iruditan