IPURTARGIA PARRANDAN

IPURTARGIA PARRANDAN

Partaide kopurua

Gutxienez 3

Baliabideak

Goma

Audioa deskargatu

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Bi taldekide gomaren barnean kokatuko dira, hankekin gomari eutsiz. Horrela, goma bi aldez osatuta geratuko da: eskuineko aldea (A goma) eta ezkerrekoa (B goma). Beste jolaskideak, banan-banan gomaren gainean eta inguruan mugimendu jakin batzuk egin behar dituzte abestia kantatzen duten bitartean.

2. Honako mugimendu hauek egin behar dira:

* IPURTARGIA PARRANDAN A ZER NOLAKO ITXURA: esaldi honekin A goma bakarrik erabiliko dugu urrats hauek egiteko:

  1. Eskuineko hanka sartu eta goma hankan kiribildu.
  2. Ezkerreko hanka eskuineko hankaren aurretik jarri, gomaren barruan sartu eta, hanka honekin gomari eutsiz, eskuineko hankaren atzera eraman, A gomaren gainetik pasatuta.
  3. Eskuineko hanka A gomaren gainetik pasatu, kanpora aterata (biribilduta helduz beti), eta ezkerreko hankarekin gauza bera egin.
  4. Eskuineko hanka berriz A gomaren gainetik pasatu eta gomen artera sartu.
  5. Eskuineko hankako biribildua askatu.

* KATEORRATZA SUDURREAN ETA IPURDIAN TATUAJEA: esaldi honekin mugimendu berak egin behar dira, baina oraingo honetan B goman.

3.Abestiaren beste zatietan urrats berak egin behar dira, baina batzuetan B gomarekin hasiko gara eta A gomarekin, berriz, besteetan.

Aurretik azaldutako mugimenduez gain, beste urrats batzuk egin ditzakegu jolasa zailagoa izan dadin. Horretarako eskuineko hanka A eta B gomen artera pasatuko dugu eta, A goma biribiltzen dugun bitartean, B gomaren gainetik pasatuko dugu; honela A eta B gomekin hiruki bat osatuko dugu. Hiruki honetan egingo ditugu hasierako aldaeran azaldutako mugimenduak.

Informazio soziokulturala

Aspaldiko goma jolas batean oinarrituta moldatu dute Urtxintxako Amaia Ganzaraian eta Ixiar Igoa hezitzaileek jolas hau. Abestia duten ohiko gomen jolasen egitura bera du; abesti erraz baten erritmoari jarraituz urrats jakin batzuk egin behar dira.

Aldaerak

*mugimenduak zailduz
Aurretik azaldutako mugimenduez gain, beste urrats batzuk egin ditzakegu jolasa zailagoa izan dadin. Horretarako eskuineko hanka A eta B gomen artera pasatuko dugu eta, A goma biribiltzen dugun bitartean, B gomaren gainetik pasatuko dugu; honela A eta B gomekin hiruki bat osatuko dugu. Hiruki honetan egingo ditugu hasierako aldaeran azaldutako mugimenduak.

Esamoldeak

  • BETE IZAN
    Betetzea, txito izan, zigortua (jolas honetan, gomari eusten daudenak).
    Adibidez:
    Nor da bete?
    Zozketa egin ondoren, Joxepari eta Antoniori egokitu zaie bete izatea.
    Beraz, Joxepak eta Antoniok beteko dute.
  • HUTS EGIN:
    Gaizki egin, kale egin, txarto egin (jolas honetan, mugimenduak gaizki egitea).
    Adibidez:
    Peiok huts egin du, bigarren urratsa gaizki egin baitu.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko, mugimenduko eta trebetasunezko jokoa
  • Jokaera kognitiboak:
sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena zailtasuna handituz
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: zehaztasuna, zalutasuna eta arintasuna
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa

Abestia

Ipurtargia parrandan

a zer nolako itxura

kateorratza sudurrean

eta ipurdian tatuajea

 

 

Kilkerra ez da txukunagoa

hau da hau bere piura

tatuajea handiagoa

ez zaio ikusten sudurra

 

Ipurtargia parrandan

kilkerrarekin dantzan

trikitixa, rock and rolla

hip hop, ska eta txa txa txa

Iruditan