JENDEA IKUSTEN DUT

JENDEA IKUSTEN DUT

Partaide kopurua

Gutxienez 3

Baliabideak

Goma

Audioa deskargatu

Espazioa

Kalean egiteko aproposa da, baina gela zabal batean ere egin daiteke, gelak nahiko altuera baldin badu.

Azalpena

1. Bi taldekide gomaren barnean kokatuko dira gomarekin X bat eginez. X horrek bi hutsune sortuko ditu: A hutsunea eta B hutsunea. Beste taldekide batek, abestia kantatu bitartean, goman zehar pasatu beharko du honako mugimendu hauek eginez:

–         Eskuineko hanka sartu, eta ondoren ezkerrekoa 
2. Ezkerreko hanka atera, eta ondoren eskuinekoa.

–         Hori egin ondoren, gomaren beste muturrera abiatuko da, eta gauza bera egingo du B hutsunean

2. Berriro hasierako tokira itzuliko da eta 1, 2, 3 eta 4 mugimenduak errepikatuko ditu abestia bukatu arte. Mugimendu guztiak akatsik gabe eginez gero, abesti osoa berriro errepikatuko da, baina oraingo honetan gomak altuera gehiago duela, hau da, bigarren posizioan: zangarretan. Pixkanaka-pixkanaka, goma gorago jarriz joango da.

Goman lagun bakarrak jardun ordez, binaka aritzen dira askotan, bakoitza gomaren alde batean jarrita.

Informazio soziokulturala

Euskarazko goma jolasen artean oso ezaguna da abesti hau. Gomarekin jolasteko ohitura nahiko berria denez, oso abesti gutxi daude euskarazko jatorria dutenak. Batzuetan sokasaltoko abestiak gomarekin jolasteko erabili dira; beste batzuetan, erdarako itzulpenak egin dira. Dirudienez, JENDEA IKUSTEN jolasaren hitzak gaztelaniazko abesti batetik itzuliak dira.

Aldaerak

*binaka
Goman lagun bakarrak jardun ordez, binaka aritzen dira askotan, bakoitza gomaren alde batean jarrita.

Esamoldeak

  • BETE IZAN
    Betetzea, txito izan, zigortua, itsu izan, izan (jolas honetan goma eusten daudenak.)
  • HUTS EGIN:
    Kale egin, gaizki egin.
  • GOMA EUSTEKO ERAK:
    orkatiletan: lehenengoa
    zangarretan: bigarrena
    belaunen atzealdean: hirugarrena
    ipurdian: laugarrena
    gerrian: bosgarrena
    besapeetan, galtzarbeetan: seigarrena
    lepoan: zazpigarrena
    sudur eta belarri parean: zortzigarrena
    buru gainean: bederatzigarrena
    besoak buru gainean luzatuta: hamargarrena

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa.
  • Jokaera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena zailtasuna handituz. 
Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa). Eraginkortasuna: zehaztasuna, zalutasuna eta arintasuna.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa

Abestia

Jendea ikusten dut

hondartzan

neska-mutilak

eguzkia hartzen

pozik ibiltzen dira

ni bitartean bakarrik

Iruditan