KANTAURIKO ITSASOAN

KANTAURIKO ITSASOAN

Partaide kopurua

Gutxienez 3

Baliabideak

Soka

Audioa deskargatu

Espazioa

Kalea edo gela zabal bat, nahiko altuera baldin badu.

Azalpena

Bi lagunek sokari eragiten dioten bitartean, beste bat saltoka arituko da abestiak irauten duen bitartean. Jolas hau hiru urratsetan egiten da:

 

A urratsa:

–         KANTAURIKO ITSASOAN OLATUAK GORAKA: soka behetik eragiten da

B urratsa:

–         ITSASONTZI BAT IRTEN DA UR HANDIEN ARTEAN: soka goraka ematen da.

C urratsa:

–         HEMENDIK HARA: soka goraka ematen, eskuinaldera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta beraiekin batera saltoka ari dena.

–         HANDIK HONA: soka goraka ematen, ezkerrera mugituko dira sokari eragiten diotenak eta berarekin batera saltoka ari dena.

Urrats hau bi aldiz errepikatzen da.

Informazio soziokulturala

Soka lurreraino jaitsiz egiten diren jolas asko daude. Hemen jaso dugun kanta “olatuen” sokasaltoko jolasen artean sailka dezakegu. Jolas hauetan sokari eragiten dioten jokalariak alde batetik bestera mugitzen dira. Bizkaian honelako jolas batzuk jaso0 dira, askotan, kantuen hitzetan euskara eta gaztelania nahasten direlarik “A Begoña subir” edo “Que bat que bi”.

Esamoldeak

  • SOKARI ERAGIN: Soka eman.
  • HUTS EGIN: Gaizki egin.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko, mugimenduzko eta trebetasunezko jolasa.
  • Jokaera kognitiboak:
sentipen-mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena.
  • Trebetasun funtzionalak:
ikerketa: lekualdatzea (saltoa).
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana.

Abestia

Kantauriko itsasoan

olatuak goraka

itsasontzi bat irten da

ur handien artean

hemendik hara

handik hona

hemendik hara

handik hona

Iruditan