KUKURROAK BIRIBILEAN

KUKURROAK BIRIBILEAN

Partaide kopurua

Gutxienez 2

Baliabideak

Kukurroak (jokalari bakoitzeko 5 gutxienez)

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Jokalari bakoitzak gutxienez bost kukurro edo kuskuilu behar ditu. Lurrean biribil bat margotuko dute, eta biribil barruan jokalari bakoitzak lau kukurro jarriko ditu, dorretxo bat osatuz: hiru azpian eta laugarrena azpiko hiruren gainean.

2. Kukurro pilak biribilean jarrita daudenean, jokalariek, banan-banan, lau metrora dagoen marra batetik beste kuskuilu bat botako dute. Helburua biribil barruan dauden kukurroak kolpatzea eta biribiletik ateratzea da.

3. Ateratzen diren kukurroak bota duen jokalarientzat izango dira. Baina, kukurroa botatzerakoan biribil barruan geratzen bada, bertan utzi behar da, ezin da berriro hartu.

4. Biribil barruko kuskuilu guztiak atera dituztenean, jokoa bukatutzat emango da.

Lurrean biribila margotu ordez, beste irudi batzuk margo daitezke. Adibidez, oso ohikoa da hirukiak margotzea eta bertan kukurroak jartzea, ertzetan eta barruan. Lauki bat margotuz ere jolas daiteke.

Informazio soziokulturala

Poxpolinak Quercus familiako zuhaitzetan ateratzen dira. Inguru honetan ezagunenak haritzetan agertzen diren pilotatxoak dira. Askotan erabili dira poxpolinak jolasak egiteko eta toki bakoitzean izen bat ematen zaie pilotatxo horiei (ikusi ESAMOLDEAK). KUKURROAK BIRIBILEAN jolasa Araba ingurukoa da. Jolasteko, handienak ziren hobeak; gainera, gauez uretan utziz gero, urrengo goizean pisu gehiago dute eta, beraz, erabilgarriagoak dira. ZIBA BIRIBILETAN jolasean adierazten dugun bezala, poxpolinak ziba moduan jolasteko ere erabiltzen ziren.

Aldaerak

*beste irudi batzuk margotuz

Lurrean biribila margotu ordez, beste irudi batzuk margo daitezke. Adibidez, oso ohikoa da hirukiak margotzea eta bertan kukurroak jartzea, ertzetan eta barruan. Joko honen helburua barruko kukurroak hirukitik ateratzea izango da. Lauki bat margotuz ere jolas daiteke.

Esamoldeak

  • KUKURRUA IZENDATZEKO ERAK: kukusagar kuskuilua poxpolina (Gipuzkoa) txantxariak (Berastegi [G], Leitza [N]) kukurrua, kukumelak, kurrumetak (Araba) kurkubia (Lizarraga) kurkuitze, kiskile (Zerain [G])
  • KALE EGIN: Huts egin (biribilean dauden kukurroak biribiletik ez ateratzea edota ez jotzea)

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
trebetasunezko jokoa.
  • Jokaera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
eraginkortasuna: zehaztasuna eta trebetasuna.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa.

Iruditan