LOREZ LORE

LOREZ LORE

Partaide kopurua

Gutxienez 5 (hobe gehiago)

Baliabideak

Audioa deskargatu

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Jolaskide guztiak biribilean jarriko dira barrura begira. Bat dantzan eta biribilketan hasiko da erdian, eta besteek txaloka abestuko dute abestia. Erdikoak liztorra ala erlea den aukeratu beharko du, baina besteei ezer esan gabe.

2. Abestia bukatzean erdiko laguna biribileko norbaiten aurrean jarriko da eta honek galdetuko dio: “Zer zara zu?”. Erdikoak erantzun beharko dio erlea ala liztorra den, eta erantzunaren arabera bi gauza gerta daitezke:

A. ERLEA izanez gero, aurrean duen lagunari eskutik helduko dio, eta biribilaren barrutik biribilketan hasiko dira beste jolaskide guztiek abestiaren zati hau abesten duten bitartean: EMAIDAZU NIRI EZTI GOZOA TRALAILALAI EMAIDAZU NIRI EZTI GOZOA TRALAILALAI. Abestia bukatzean, erdiko laguna biribilean sartuko da, eta bestea erdian geratuko da. Abestia hasieratik errepikatuko dute orduan.

B. LIZTORRA izanez gero, aurrean duen lagunak esango dio: Ezetz harrapatu… Eta biribileko norbaiten izena aipatuko du. Erdikoak jolaskide hori harrapatu beharko du, biribilaren kanpoaldetik. Harrapatzen badu, hura izango da hurrengo txandan erditik biribilketan ibiliko dena. Harrapatzen ez badu, berriz, erdiko lagunak errepikatu egin beharko du jolasa hasieratik.

Biribilean kokatu ordez bi lerrotan jar daitezke jolaskideak, betetzen duen jokalaria bi lerroen erdian dabilela. LIZTORRA ALA ERLEA OTE abesterakoan, erdiko lagunak lerroan dagoen baten bat hartuko du eta galdetuko dio: “Zer zara zu?” eta honek erantzungo du “erlea” edo “liztorra”. Erantzuna edozein dela ere, biak elkarri eskutik helduta bi lerroen artean saltoka pasako dira, hau abesten duten bitartean: EMAIDAZU NIRI EZTI GOZOA TRALAILALAI EMAIDAZU NIRI EZTI GOZOA TRALAILALAI. Abestia bukatzerakoan, hasierako laguna lerro batean kokatuko da eta jolasa hasieratik errepikatuko da erdian bigarren laguna dagoela.

Informazio soziokulturala

Jolas honetan, nahiz eta hasieratik jokalariak biribilean kokaturik egon, lerrokako jolasen ohiko dinamika erabiltzen da: jolaskide bat dantzan eta saltoka aritzen da eta beste guztiak abesten eta txalo egiten. Hala ere, jolasaren bigarren zatiak biribileko harrapaketa jolasen antza du (XAGU TXIKI jolasaren moduan). Hemen jaso dugun abestia eta jolasa Urtxintxa eskolako Olatz Azpiazu pedagogoak sortu zuen.

Aldaerak

*bi lerrotan

Biribilean kokatu ordez bi lerrotan jar daitezke jolaskideak, betetzen duen jokalaria bi lerroen erdian dabilela. LIZTORRA ALA ERLEA OTE abesterakoan, erdiko lagunak lerroan dagoen baten bat hartuko du eta galdetuko dio: “Zer zara zu?” eta honek erantzungo du “erlea” edo “liztorra”. Erantzuna edozein dela ere, biak elkarri eskutik helduta bi lerroen artean saltoka pasako dira, hau abesten duten bitartean: EMAIDAZU NIRI EZTI GOZOA TRALAILALAI EMAIDAZU NIRI EZTI GOZOA TRALAILALAI. Abestia bukatzerakoan, hasierako laguna lerro batean kokatuko da eta jolasa hasieratik errepikatuko da erdian bigarren laguna dagoela.

Esamoldeak

  • BIRIBILEAN: Kirrinkiloan, errondan, korroan. Adibidez: Jolasa hasteko jokalari guztiak biribilean (kirrinkiloan, korroan, errondan) jarriko dira.
  • BETE IZAN: Betezea (jolas honetan, biribilaren erdian dabilen laguna). Adibidez: Nor da bete? Zozketa egin ondoren, Joxepari egokitu zaio bete izatea. Beraz, Joxepak beteko du.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
joko sinbolikoa eta entzumenezkoa.
  • Jokaera kognitiboak:
jokaera sinbolikoa: sinboloak gogora ekartzea.
  • Trebetasun funtzionalak:
imitazioa: rolen erreprodukzioa.
  • Alderdi sozialak:
mota mistoko harremana (gizabanako-gizabanakoa eta talde motakoa).

Abestia

Lorez lore nabil

zup eta zup

lorez lore nabil

zup eta zup.

Morea edo hori

zup eta zup

larrosa edo lili

zup eta zup.

Lorez lore nabil

zup eta zup

lorez lore nabil

zup eta zup.

Liztorra edota erlea ote?

Liztorra edota erlea ote?

Zer zara zu?

liztorra ala erlea?

erlea!

Emaidazu niri ezti gozoa

tralailalai

emaidazu niri ezti gozoa.

Iruditan