LU LA LU

LU LA LU

Partaide kopurua

Mugarik gabe

Baliabideak

Audioa deskargatu

Espazioa

Edozein

Azalpena

Jolaskide guztiak lurrean edo aulkietan biribil bat eginez eseriko dira. Abestia kantatzen duten bitartean, eskuekin mugimendu batzuk egin beharko dituzte. Hiru mugimendu daude eta mugimendu bakoitza abestiak irauten duen bitartean egin behar da.

Lehen mugimendua:

  1. Lehendabizi, bakoitzak bere izterrak joko ditu: eskuin eskuarekin eskuin izterra eta ezker eskuarekin ezker izterra.
  2. Hurrengoan eskuin eskuarekin gure eskuinean daukagunaren ezker izterra joko dugu, eta ezker eskuarekin gure eskuin izterra.
  3. Ondoren, berriro ere, gure eskuin eskuarekin gure eskuin izterra joko dugu, eta ezker eskuarekin ezker izterra.
  4. Azkenik, gure eskuin eskuarekin gure ezker izterra joko dugu, eta gure ezker eskuarekin gure ezkerrean daukagunaren eskuin izterra.

Bigarren mugimendua:

  1. Lehendabizi, bakoitzak bere izterrak joko ditu: eskuin eskuarekin eskuin izterra, eta ezker eskuarekin ezker izterra.
  2. Txalo bat jo.
  3. Ezker eskuarekin norberaren eskuin ukondoa jo.
  4. Ezker eskuarekin norberaren eskuin sorbalda ukitu.
  5. Izterrak jo: eskuin eskuarekin eskuin izterra, eta ezker eskuarekin ezker izterra.
  6. Txalo bat jo.
  7. Eskuin eskuarekin norberaren ezker ukondoa ukitu.
  8. Eskuin eskuarekin norberaren ezker sorbalda ukitu.

Hirugarren mugimendua:

  1. Izterrak jo: eskuin eskuarekin eskuin izterra, eta ezker eskuarekin ezker izterra.
  2. Eskuin eskuarekin norberaren sudurra hartu eta ezker eskuarekin norberaren eskuin belarria hartu.
  3. Izterrak jo: eskuin eskuarekin eskuin izterra, eta ezker eskuarekin ezker izterra.
  4. Ezker eskuarekin norberaren sudurra hartu eta eskuin eskuarekin norberaren ezker belarria hartu.

Ume txikiekin jolastuz gero, mugimenduak alda daitezke; hemen azaldutakoak zail xamarrak izan baitaitezke. Honakoak errazagoak izan daitezke: izterrak jo, txalo jo eta norberaren burua jo.

Informazio soziokulturala

Euskal Herriko Iparraldean jaso dugun jolas hau nahiko jolas berria dela esan daiteke. Ez dago oso zabalduta, baina oso jolas dibertigarria da eta bai haurrekin bai helduekin egiteko oso aproposa da.

Aldaerak

*ume txikientzat
Jolas honen mugimenduak nahiko zailak dira, batez ere hirugarrena. Beraz abesti bera erabiliz beste mugimendu errazago batzuk egin daitezke.
Adibidez: izterrak jo, txalo jo eta norberaren burua jo.

Esamoldeak

  • KORROAN:
    Biribilean, kirrinkiloan, errondan.
  • GAIZKI EGIN, HUTS EGIN
    (mugimenduak ondo ez egitea)

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
 entzumenezko jokoa.
  • Jokaera kognitiboak:
 sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena zailtasuna handituz.
  • Trebetasun funtzionalak: 
imitazioa: erritmoa-eskua koordinazioa. Eraginkortasuna: kontzentrazioa.
  • Alderdi sozialak:
 kooperazio motako harremana.

Abestia

Lu lu la lu lu

la lu la lu la le

lu la lu la lu la

lu la lu la le

 

 

Lu lu la lu lu

la lu la lu la le

lu la lu la

lu la le

Iruditan