PIRATA HANKAMOTZA

PIRATA HANKAMOTZA

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Baliabideak

Audioa deskargatu

Espazioa

Zoru biguina

Azalpena

1. Biribil handi bat marrazten da lurrean.

2. Jolasten dutenak hanka baten gainean eta besoak soin aurretik gurutzatuta jartzen dira eta salto eginez bata bestearen kontra oreka galarazten saiatzen dira.

3. Bi oinak lurrean jartzean edo marratik kanpora irtetean jokalariak kanporatu egiten dira.

Abestia

Pirata hankamotza

balantzan gorputza.

Besorik gabe dabil

harantza, honantza.

Lagunengana doa

beti eginez bultza.

Bi oinak lurrean

eta bere heriotza.