PON PONATE

PON PONATE

Partaide kopurua

Gutxienez 2

Baliabideak

Audioa deskargatu

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Jolaskide guztiek biribil bat osatuko dute. Horretarako zutik jarriko dira, besoak aurrera luzatuta dituztela. Eskuak itxita izango dituzte.

 

2. Taldekide bat biribilaren erdian jarriko da, eta, jolasaren hitzak abestuz, beste jolaskideen eskumuturrak ukituko ditu, banan-banan. Abestiaren bukaeran, erdiko jokalariak TON silaba esaterakoan ukitu duen azken eskumuturra kanporatua izango da. Hau da, biribileko jolaskide batek esku bat bizkarrean ezkutatu beharko du.

3. Hori egin ondoren, erdikoa berriro abesten hasiko da eta beste baten eskua kenduko du. Lagunen batek bi eskuak bizkar atzean ezkutatu arte errepikatuko da jolasa. Hurrengo jolasean bi eskumuturrak ezkutatu behar izan dituen horri egokituko zaio betetzea.

Erdiko jokalariak ere parte hartzen du jolasean, beraz, bere eskumuturrak ere kontuan hartu beharko ditu abesterakoan.

Informazio soziokulturala

Nahiz eta abestiak zenbait aldaera izan, zotz egiteko jolas hau nahiko zabalduta dago. Dirudienez nahiko jolas berria da, eta egungo gazteek eta haurrek ezagutzen dute, baina adineko jendearen artean ez da ezaguna.

Aldaerak

Jolas egitura bera duen baina abestiaren doinua eta letra zertxobait aldatzen diren honako aldaera hau jaso dugu:

PON PONATE
PITE POTE PENUSE
PON PONATE
PITE PON

Esamoldeak

  • BETE IZAN
    Betetzea, txito izan, zigortua, itsu izan, izan (jolas honen ondorioz beste jolas batean zerbait zehatza egiteko aukeratuko den laguna)
  • ZOTZ EGIN:
    Zozketa egin

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa: ausazko jokoa.
  • Jokaera kognitiboak: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera: sentipen mugimenduzko ezagutza. Eragiketa jokaera konkretua: zenbakitzea.
  • Trebetasun funtzionalak: begia-eskua koordinazioa.
  • Alderdi sozialak:
bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Abestia

Pon-ponate-tape-ti

tape-tape-nu-se

pon-ponate-tape-ti

tape-tape-ton.

Iruditan