TXAKUR BAT

TXAKUR BAT

Partaide kopurua

Gutxienez 2

Baliabideak

Audioa deskargatu

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Jolaskideak binaka jarriko dira eta abestia kantatuz jarraian azalduko ditugun mugimenduak eskuekin egiten saiatuko dira. Bikotea elkarri begira jarriko da, eta kantatzen hasi aurretik eskuak gora eta behera astinduko dituzte esaldi hau esanez: TXA-KUR-BAT-E-RO-SI-DUT. Ondoren abesteari ekingo diote:

  • norberaren bi eskuekin txalo egin.
  • eskuin eskuarekin bikotearen eskuin eskua jo.
  • norberaren bi eskuekin txalo egin.
  • ezker eskuarekin bikotearen ezker eskua jo.
  • norberaren bi eskuekin txalo egin.
  • eskuin eskuarekin bikotearen ezkerrekoa jo eta ezkerrarekin bikotearen eskuinekoa (biak batera).
  • eskuin eskua zeharka jarrita (atzamarrak ezkerrera begira) goialdean eta ezkerrekoa ere zeharka jarrita (atzamarrak eskuinera begira) beheko aldean, bikotearenak jo.
  • eskuin eskuarekin bikotearen ezkerrekoa jo eta ezkerrekoarekin bikotearen eskuinekoa (biak batera).

2. Mugimendu hauek errepikatuko dira, abestia bukatu arte. Abestia bukatu denean, berriro hasiko dugu jolasa, baina oraingo honetan TXAKURRA esan beharrean KATUA esango dugu eta, ondorioz, katuaren soinua egingo: MIAU, MIAU, MIAU. Horrela behin eta berriz errepika daiteke abestia, animalia asko aipatuz.

Ume txikiekin, eskuen mugimenduak errazteko, denbora guztian 1, 2, 3 eta 4 mugimenduak errepika daitezke.

Informazio soziokulturala

Txaloka aritzeko esku jolas hau Imanol Urbietak asmatutako abesti batean oinarritua da. Euskaraz txaloka aritzeko kanta gutxi daude, eta, ondorioz, oso jolas gutxi aurkituko ditugu honela jolasteko. Beste hizkuntza batzuetan honelako zenbait abesti aspalditik transmititu izan dira, eta beste batzuk, azkeneko urteetan, telebistatik jaso dira: igarkizunak, marrazki bizidunetako kantak eta abar. Euskaraz, ordea, ez dira honelako jolasak transmititu eta, oraingoz, ez dira telebistatik ere jaso.

Aldaerak

*ume txikiekin
Ume txikiekin eskuen mugimenduak errazteko denbora guztian 1, 2, 3 eta 4 mugimenduak errepika daitezke.

Esamoldeak

  • HUTS EGIN: Gaizki egin
  • ZENBAIT ANIMALIAREN OIHUAK:
    ahatea: piu piu, kua, ua ua
    ahuntza: marra marra, bee
    amiamokoa: klaka
    apoa: klik klok, kluk kluk, klin klon
    ardia: mee, jaubaa, bee
    astoa: aaaaaaa
    azeria: xanpa
    behia: bauu, murruum, marrun
    belea: karrak, kua kua, grau
    eulia: frixt, fir fir, firrindan
    hontza: uhuu
    kaioa: txirrin
    katua: ñau, mau, marrau, fut
    kilkerra: kir kir, txirri txirri
    kurriloa: kürü kürü
    kukua: kuku
    igela: kro kro, korrok
    oilarra: kukurruku
    oiloa: karaka
    otsoa: ulu, aiu, uru, julu
    txita: txirru txirru, txio-txio
    usoa: purrut, ttukurrukutu
    zozoa: txor txor
    txoria: txio txio, xiru xiru
    zakurra: sau sau, zaun zaun
    zaldia: ijijijijiji
    zerria: kurrin, krux

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
entzumenezko, mugimenduzko eta trebetasunezko jokoa.
  • Jokaera kognitiboak:
sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa: errepikapena. Eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak:
eraginkortasuna: trebetasuna eta kontzentrazioa.
  • Alderdi sozialak:
kooperazio motako harremana

Abestia

Txa-kur-bat-e-ro-si-dut

txakur bat erosi dut

zaun, zaun, zaun

merke azokan

zikina zegoen (e)ta

zinkiina zegone (e)ta

sartu dut baineran

zaun, zaun, zaun, zaun

txakur bat erosi dut

merke azokan

zaun, zaun, zaun

txakur bat erosi dut

merke azokan

zaun zaun.

Katu bat erosi dut

mau, mau, mau

Asto bat erosi dut

a, a, a

Ardi bat erosi dut

me, me, me

Iruditan