TXANGO TXANGO

TXANGO TXANGO

Partaide kopurua

Gutxienez 2 (hobe gehiago)

Baliabideak

Harritxo bat

Audioa deskargatu

Espazioa

Edozein

Azalpena

1. Zozketa jolas hau egin aurretik parte hartuko duten guztien artean jolasteko ordena erabakiko da. Lehenengoa hasiko da harritxoa ezkutatzen.

2. Lehenengo jokalariak harritxoa esku batean ezkutatuko du eta bigarren lagunari bi eskuak itxita erakutsiko dizkio. Bitartean abestitxoaren lehen zatia abestuko dio: TXANGO TXANGO TXANGO
MUXU BAT EMANGO?

3. Bigarren jolaskideak musu eman beharko dio abestiarekin jarraitzeko. Muxua eman ondoren harritxoa duenak abestitxoaren bigarren zatia abestuko dio: NON DAGO NON DAGO? 
EZ DIZUT ESANGO.

Esaldi hau esan eta gero bigarren jolaskideak asmatu egin behar du zein eskutan ez dagoen harritxoa.

4. Bigarren jolaskideak harritxoa dagoen eskua aukeratzen badu, lehenengo jokalaria libratu egingo da eta bigarrenari emango dio harritxoa. Harritxoa dagoen eskua aukeratzen ez badu, berriz, libre geratuko da eta lehenengo jokalariak gordeko du berriro ere harritxoa eta hurrengo jolaskideari abestuko dio abestia.

5. Jolasa behin eta berriro errepikatuko da. Hau da, bigarren jokalariak jolastu ondoren hirugarren jokalariari egokituko zaio harritxoa non ez dagoen asmatzea. Honen ondoren laugarrenari, eta horrela jokalari guztiak pasatu arte.

6. Zozketa jolas hau bukatzerakoan, harritxoa eskuartean duen lagunak hurrengo jolasari hasiera emango dio edo bete egin beharko du.

Haur txikiekin jolas egiteko, harritxoa heldu batek hartzea komeniko da. Horrela, haur guztiak saiatu ahal izango dira harria zer eskutan ezkutatuta duen asmatzen. Hau da, harria ezkutatzen duen pertsona ez da aldatzen.

Harritxoa gordeta duenak zer eskutan gorde duen asmatu behar duen haurrak honelako abestiak erabil ditzake eskuak ukitzen dituen bitartean:

  • XISTA MISTA ORGANISTA JANGOIKOAK ESAN DEZALA HEMEN EZ BADA HEMEN DALA (Gipuzkoa)
  • HEMEN EDO HEMEN BIETATIK BATEN HEMEN EZ BADAGO EGONGO DA HEMEN (Bizkaia)
  • KARRU MAU HOR EZ BADAU HEMEN DAU (Araba)

Informazio soziokulturala

Jolasean hasi aurretik zozketa egiteko, harriak edo antzeko gauzaren bat erabili ohi da kultura askotan. Euskal Herrian, harriez gain, orratzak, gaztainak, kanikak… eta antzeko elementuak erabili ohi dira “txina” moduan. Euskaraz, eskuan harria dagoen edo ez dagoen galdetzeko, “huts ala bete?” galdetu ohi da. TXANGO TXANGO mota honetako jolasa da, baina ezaugarri berezi bat du; abestitxoakhala esaten duen zatian, muxu eman behar da. 2001. urtean Mutrikuko haurtxoek erakutsi ziguten abestia eta jolasa.

Aldaerak

*haur txikientzat
Haur txikiekin jolas egiteko, harritxoa heldu batek hartzea komeniko da. Horrela, haur guztiak saiatu ahal izango dira harria zer eskutan ezkutatuta duen asmatzen. Hau da, harria ezkutatzen duen pertsona ez da aldatzen.

*asmatzeko abestitxoak erabiliz
Harritxoa gordeta duenak zer eskutan gorde duen asmatu behar duen haurrak honelako abestiak erabil ditzake eskuak ukitzen dituen bitartean:
XISTA MISTA ORGANISTA JANGOIKOAK ESAN DEZALA HEMEN EZ BADA HEMEN DALA (Gipuzkoa)
HEMEN EDO HEMEN BIETATIK BATEN HEMEN EZ BADAGO EGONGO DA HEMEN (Bizkaia)
KARRU MAU HOR EZ BADAU HEMEN DAU (Araba)

Esamoldeak

  • ZOTZ EGIN:
    Zozketa egin.
    Adibidez:
    Zotz egingo dugu hurrengo jolasan nork beteko duen aukeratzeko.
  • HUTS ALA BETE?:
    Galdera hau erabili ohi da honelako jolasetan eskuan harritxoa ote dagoen galdetzeko.

Gaitasunak

  • Jarduera ludikoa:
ausazko jokoa.
  • Jokaera kognitiboak:
eragiketa jokaera: arrazoibide konkretua.
  • Alderdi sozialak:
Bana-banako harremana: gizabanakoa-gizabanakoa.

Abestia

Txango mango

muxu bat emango?

Non dago non dago?

ez dizut esango

Iruditan