Irun Kuadrillak 2.0- Hezitzaileen hautaketa

IRUN KUADRILLAK 2.0 egitasmoa ezagutzen duzu?

Otsailetik aurrera eta ikasturtea bukatu bitarte, Irungo 12-16 urte arteko gazteek, ostiralero, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, Irungo auzo ezberdinetan (Behobia-Artian, Irun erdigunean, Anakan edota Katea-Ventasen), euren aisialdian hezitzaileekin zein Irungo beste auzoetako gazteekin elkartu eta ekintza zein esperientzia berriak bizitzeko aukera izango dute; jolasteko, ekintza bereziak egiteko, herrikideekin elkartzeko, interesak elkarbanatzeko eta kuadrillak sortzeko aukera izango dute. Martxan da IRUN KUADRILLAK 2.0 egitasmoa!

HEZITZAILEEN HAUTAKETA PROZESUA:

Hezitzaleak Baremazio Taula

HEZITZAILEEN HAUTAKETA:

Hezitzaileen Puntuazio Zerrenda

Curriculumaren baremazioa

Kuadrillak 2.0 egitasmoan lan egin nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • 18 urte beteak izatea
  • Aisialdiko Begirale edota Zuzendari Titulua izatea (ikastaroa zein urtetan eta zein elkarterekin burutu zuten adieraztea)
  • EGA titulazioa edo baliokidea izatea
  • Curriculum vitaea eta bertako merituak justifikatzen dituzten ziurtagiriak kuadrilak.irun@urtxintxa.eus helbidera bidaltzea. Gaia: “Kuadrilak Irun. Hezitzaileen izen-ematea”

Aurrekoez gain, heziketarekin harremana duten ikasketak izatea eta aisialdian esperientzia izatea (aisialdiko talde bateko partaide izatea, aisialdiko ekipamenduetan lan egin izana …) baloratuko dira curriculumaren baremazioa egiteko garaian.