Euskal jolasen bilduma II
15,00 €
Lehen bilduma osatzera dator honakoa eta Ipurtargien Ganbara jolas interaktiboa eta beste berrogeita hamar euskarazko jolas biltzen dira bertan.
Jolas bakoitzari buruzko azalpen eta informazio ugari dakar honek ere: nola jolasten den, zein adinetako gazteei zuzendua den, zenbat lagunetako taldeak egitea komeni den, jolastokiak nolakoa izan behar duen, zer material behar den… Gainera, jolasok animazioz eta abestiz jantzita datoz.
Musika disko gisa erabiltzeko aukera ere baduzu. Hartara, CD-Audio arrunten moduan, ordenagailuaren beharrik gabe, bertan bildu diren 29 abestiak entzun ahal izango dituzu etxeko musika aparatuan.
Share