Gazte hizkera


Gazte hizkera

6,00 

Gazte hizkerari buruzko Aisia liburuxka berria aurkeztu da. Argitalpen honen bidez euskarazko gazte hizkeraren gaia ahalik eta gehien gizarteratzeko eta zabaltzeko asmoz, proposamen praktikoa egiten zaie gazteekin lanean diharduten hezitzaileei (irakasleak, aisialdiko begiraleak, kultur elkarteetako dinamizatzaileak…).

Urtxintxa Eskolak proposamen berri honekin egoera informaletan euskarazko erregistro kolokialean eragin nahi du. Hau da, gazteek hizkuntzarekin jolastea bilatzen da, euskararekin ondo pasatzea. Beraiek erabiltzen dituzten esamoldeetatik eta guk proposatutako berrietatik abiatzen gara ligatzeko, haserretzeko eta adar jotzeko gaietan euskarak behar duen tartea berreskuratzera animatzeko.

Liburuxkaren lehen zatian, gaiaren inguruan gogoeta egiten da. Ondoren, proposamen praktikoa eskaintzen da dinamizaziorako hainbat teknikarekin (jolasak, antzezpenak, dinamikak…) eta, azkenik, esamolde zerrenda bat osatu dugu ligatzeko, adarra jotzeko eta haserretzeko erabil daitezkeen hainbat hitz eta lokuziorekin.

Liburuxkaren edukiak hauek dira:

1. “Lagunarteko hizkerarekin jolasean” programa
2. Euskarazko gazte hizkera ez formala
3. Nola aldatu egoera hau
4. Proposamenaren xedea
5. Proposamenaren kokapena eskolan eta aisialdian
6. Dinamiken fitxak
7. Esamoldeen zerrenda

Laguntza behar duzu? Jarri harremanetan Utzi zure iritzia

Category: .

Partekatu