10,00 €
Aurreko bi bildumen gisa bereko bilduma da, etxeko txikienei (0-5 urte) zuzendua. Honako jolas motak topatuko dituzu bertan: sehaskakoak, kukuka jolastekoak, laztanak egitekoak, sendatzekoak, jatekoak, janztekoak, oinez iblitzekoak, txalo egitekoak, esku jolasak, kulunkakoak, magalerakoak, erritoak, zozketak egitekoak, biribilean egitekoak, igarkizun jolasak, sokasaltoa, goma…
Hiru produktu biltzen ditu:
-
DVDa: motaka sailkatutako 30 jolas, ordenagailuan edo telebistan ikusteko moduan.
-
CDa: 30 abesti biltzen dituen Cda
-
Liburuxka bat: “Jolasa, hizkuntza jarreretan eta jokabideetan eragiteko bide eraginkorra” artikulua gurasoentzat eta jolas eta abestien gaineko azalpenak.