UDAKO BEGIRALE IKASTAROA 2022
INFORMAZIO OROKORRA:
JASOLEAK: Aisialdiko hezitzaileak eta dinamizatzaile soziokulturalak.
EDUKIAK:
– Aisialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
– Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
– Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
– Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.
IRAUPENA:
– 150 ordu teoriko
– 160 ordu praktiko.
– Memoria
IRAKASLERIA: Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoak, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak, EGA-dunak.
TITULAZIOA: Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua.
BALDINTZAK:
- 2022ean 18 urte beteta edukitzea.
- DBHko titulazioa izatea.
- Euskara maila egokia izatea (Klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea).
INFORMAZIO ZEHATZA:
EGUTEGIA: Ekainaren 18an hasi eta uztailaren 28an saio teorikoak bukatuko dira.
Egutegia behin-behinekoa da.
TOKIA: Donostian.
PREZIOA: 450 euro.
IZEN-EMATE PAUSUAK:
- Formularioa bete ezazu.
- Amaitzean mezu automatikoa jasoko duzu, bertan adieraziz izen-ematea behin-betikoa izan dadin 225€ko diru sarrera egiteko zer pausu eman.
- Behin diru sarrera egina dagoenean matrikula behin-betikoa izango da.
Oharra: taldea osatzeko behar adina matrikula ez baleude, ordaindutako kopurua itzuli egingo da.