URNIETAKO UDALEKUAK 2019

URNIETAKO UDALEKUAK 2019

2019ko Urnietako Eguzkitan Blai Udaleku Irekiak ekainaren 24etik uztailaren  30era gauzatuko dira (astez asteko txandetan banatuta). Udalekuaren ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da (hezitzaileak 9:30etatik 13:30etara)

Hezitzaile izan nahi ezkero, hemen kontuan izan beharreko data eta irizpideak:

Hautaketa prozesua gainditzeaz gain, hezitzaile hautagaiek derrigorrezkoa izango dute formazio eta prestaketa asteburuan eta guraso bileran parte hartzea.

Hezitzaileen izen-emate epea:  apirilaren 29tik maiatzaren 9ra

Talde elkarrizketa: maiatzak 10ean, arratsaldeko 16:00etan hasita Arantzubiako eraikinean (talde elkarrizketa bat baina gehiago egoteko aukera dago)

Hezitzaileen formazio eta prestaketa asteburua: ekainak 14an eta 15ean Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean (bertan gaua pasaz)

Guraso bilera: ekainak 17, 18:00etan hasita Lekaio Kultur Etxean