URTXINTXA

LAN TALDEA

Ainhoa Epalza Atxa
Ainhoa Pinedo Etxeberria
Aitzol Saizar Viaña
Amaia Perez Elorza
Amane Otaegi Perez
Asier Gorostegi Aliri
Haritz Salaberria Goikoetxea
Izaskun Amunarriz Izagirre

-

Jasone Urruzola Balerdi
Leire Goitia Varona
Maialen Rosa Amilleta
Maite Asensio Iparragirre
Maite Sagaseta Iturralde
Manex Gereka Etxeberria
Miren Agote Ezkurra
Ximon Jimenez Larrañaga

NOR GARA

Gipuzkoako Urtxintxa aisialdiko heziketa esparruan dinamizazioak, formazioa eta aholkularitza eskaintzen dituen elkartea da.

Irabazi asmorik gabeko elkarte honek 1987an hasi zuen bere ibilbidea aisialdiko hezitzaileak formatzen. Geroago, haur eta gazteei zuzendutako egitasmoak gauzatzen hasi zen. Gaur egun, hizkuntza normalizazio, argitalpen eta aholkularitza esparrura zabaldua du bere jarduna.

Aisialdiko heziketan profesionalak diren pertsonek osaturiko taldeetan egiten dugu lan. Pertsona horiengan konfiantza dugu, eta konfiantza hori hutsala ez denaren adierazgarri, gure antolakuntza eredu izatea nahi dugu, “Gizarte Berria Eraikitzen” estiloan oinarritzen den antolakuntza.

GIDARITZA LAN TALDEA

Maite Asensio Iparragirre: Urtxintxako koordinatzailea
Ainhoa Epalza Atxa: Heziketa aktiboa lan taldeko liderra
Amaia Perez Elorza: Soziolinguistika lan taldeko liderra
Asier Gorostegi Aliri: Bezeroen asebetetze lan taldeko liderra
Maite Sagaseta Iturralde: Berrikuntza pedagogiko lan taldeko liderra

HEZIKETA AKTIBOKO LAN-TALDEA:

Heziketa esperientzia bizi baten emaitza da, ez prozesu hutsa. Horregatik, gure metodologien protafonista nagusia hartzailea da.

ESKOLA LAN-TALDEA:

Aisialdiko heziketak merezi duen profesionaltasuna bermatzeko, ezinbestekoa den berritze eta eguneraketa iraunkorreko heziketa eskaintzen dugu.

SOZIOLINGUISTIKAKO LAN-TALDEA:

Egitasmo ezberdinen bidez euskararen erabileran eragitea bilatzen dugu, adin-tarte desberdinetako pertsonengan hizkuntza ohitura berriak sortzeko helburuz eta horiei kalitatezko heziketa eredua eskainiz.

Ainhoa Epalza Atxa
Ainhoa Pinedo Etxeberria
Amane Otaegi Perez
Aitzol Saizar Viaña
Izaskun Amunarriz Izagirre
Manex Gereka Etxeberria
Miren Agote Ezkurra

Ainhoa Pinedo Etxeberria
Haritz Salaberria Goikoetxea

Amaia Perez Elorza
Jasone Urruzola Balerdi
Maialen Rosa Amilleta

 

PROPOSITOA

«HEZIKETAREN BIDEZ, KALITATEZKO HERRITARREN JENDARTEA ERAIKITZEA»

EZAUGARRI ZEINUAK

  1. Balioetan heztea sinesgarri egiten dugu.
    • Ardura
    • Askatasuna
    • Konfiantza
    • Gardentasuna
    • Etika
    • Konpromisoa
    • Sormena
  2. Ludikotasuna eta profesionaltasuna bat egiten ditugu.
  3. Bezeroaren asebetetzea xede dugu.
  4. Bizipenetan oinarritutako heziketa prozesuen bidelagun gara.
  5. Egunerokotasuna plazer eta pasio bihurtzen dugu.
  6. Harreman estilo osasuntsuak eraikitzen ditugu.
  7. Indibidualtasunari tokia egiten diogu taldean.
  8. Jatorrian errotuak eta munduari irekiak gaude.
  9. I+G+B eta tradizioa uztartzen ditugu.

IKUSPEGI PEDAGOGIKOA

Gure jardunean ezinbestekoa ikusten dugu gizarte eredu berriarekin bat egiten duten baloreen transmisioan lan egitea. Baloreak bizi eta sentitu egiten ditugu eta barneratua dugun horren transmisiorako, guk geuk eredu izan behar dugula argi dugu.

NER GROUP

NER taldeko kide gara. NER taldea harreman estilo berriak lotzen dituen hainbat erakundek osatutako elkarte bat da, eta bizipenak, sinergiak eta ezagutzak partekatzen dituzte hobetzeko, aurrera egiteko, eraginkorragoak izateko eta emaitza hobeak lortzeko.