VILLABONAKO UDALEKUAK
2019ko Villabonako Udaleku Irekiak uztailaren 1etik 19ra gauzatuko dira. Udalekuaren ordutegia 9:30etatik 13:00etara izango da (hezitzaileak 9:00etatik 13:30etara).
Hezitzaile izan nahi ezkero, hemen kontuan izan beharreko data eta irizpideak:
Hautaketa prozesua gainditzeaz gain, hezitzaile hautagaiek derrigorrezkoa izango dute formazio eta prestaketa asteburuan eta guraso bileran parte hartzea.
Hezitzaileen izen-emate epea: maiatzaren 23tik ekainaren 5era.
Talde elkarrizketa: ekainaren 7an, arratsaldeko 16:00etan hasita Villabonako Udaleko gela balioanitzean (talde elkarrizketa bat baina gehiago egoteko aukera dago).
Hezitzaileen formazio eta prestaketa asteburua: ekainak 14an eta 15ean Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean (bertan gaua pasaz).
Guraso bilera: ekainak 20an, 17:00etan Villabonako Gurea antzokian