aisialdiko-zuzendari-ikastaroa
Posted in
JASOLEAK: Aisialdiko Hezitzaileak eta Dinamizatzaile Soziokulturalak
EDUKIAK:
- Esparru sozio-politikoa: Euskal Herriko haur eta gazteak, gazte mugimenduaren historia, gazte elkarkidetza, gazte politika: legedia, dirulaguntzak,…
- Esparru psikopedagogikoak: psikologia, komunikazioaren teoria, gatazken gaindipena.
- Esparru pedagogikoa: heziketa egitasmoa, errealitatearen azterketa, planifikazioa eta ebaluazioa, talde pedagogikoa.
- Esparru teknikoa: Elkartearen marko legala, administrazioa, komunikazioa, koordinatzailea.
IRAUPENA: 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko.
IRAKASLERIA: Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: Soziologoak, Psikologoa, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak…
TITULAZIOA:
- Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Zuzendari” titulua.
BALDINTZAK:
- 21 urte beteta edukitzea (edo atal teorikoa amaitu aurretik beteak izatea) eta aisialdirako begirale titulua izatea.
- Eskola-graduatuaren jabe izatea.