Familiak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzea du xede FamiliaOlak. Gune hauetan euskaraz ikasten ari diren edota euskaraz aritzeko zailtasunak dituzten familiak eta euskaraz bizi diren familiak elkartzea bilatzen da. Otsaila, maiatza eta azaroan ekintza ezberdinak burutzen dira eta hauetan parte hartzeko interesa duten familiek on-line egin dezakete izen ematea. Plaiaundi Parke Ekologikoko Txingudi Ekoetxea ezagutuko dugu bisita gidatu baten bitartez eta ingurumen jolasak egingo ditugu. Parkea hegazti migratzaileen babeslekua denez, agian hegaztiren bat ikusteko aukera dugu. Animatu eta parte hartu, primeran pasatuko bait dugu! Adin tartea: 2-8 urte. Noiz: maiatzak 17 eta 19. Ordutegia: 17.30-19.00. Familientzako ipuin kontaketa musikatua Ameli Ipuin Jostariaren eskutik. Beste ipuin bat entzun nahi duzue? Musikaz beteriko istorio dibertigarri baten bidez, oso une bereziaz gozatuko dugu. Animatzen al zarete familiarekin ipuin bat entzutera? Adin tartea: 2-8 urte. Noiz: maiatzak 24 eta 26. Ordutegia: 17:30-19:00. Hondarribiko kirol-portutik aterata, itsasontziz paseatuko da Jaizkibelgo itsaslabarrak ikusteko. Plan ezberdin bat egin nahi duzue? Esperientzia zoragarria izango da. Animatu zaitezte! Adin tartea: 2-8 urte. Noiz: maiatzak 22, IGANDEA. Ordutegia: Goizez, ordua zehaztuko da. Arditurriko meategia ezagutzeko aukera izango da bisita gidatu baten bidez. Ausartzen al zarete lurrean sartzen? Ziur oso abentura dibertigarria dela. Animatu! Adin tartea: 2-8 urte. Noiz: maiatzak 29, IGANDEA. Ordutegia: Goizez, ordua zehaztuko da. Uda gerturatzen ari da, eta 2021-2022 ikasturte honetako FamiliaOla amaitzeko unea ere iritsi da. Zorionez, familia bakar bat ere ez da kanpoan geratu, eta familia guztiek parte hartu dute eskainitako tailer eta txangoetan. Ikasturtea behar bezala amaitzeko, bi tailer egin ziren astetartez eta bi txango asteburuetan. Plaiaundi parkea eta Ekoetxea bisitatu genituen, ipuin zoragarriak Amaitu dira jada 2022 urteko lehen Familiola tailerrak. Hilabete honetako eskaintza ere hiru ataletan sailkatu zen: Txontxongilo tailerrarekin hasiera eman zitzaion egitasmoari. Hurrengo astean, yoga klaseak jaso genituen Beatriz Sanz Yogako irakaslearen bitartez eta amaiera emateko, otsailaren 19an, asteburuko plan ez berdin bat antolatu zen.Tolosako Nazioarteko Txontxongilo zentrora ezagutzeko aukera egon zen. Irungo familia pila bat parte hartu dute tailer hauetan eta izen emate arrakastatsua izan arren, ez da inor kanpoan gelditu. Familien arteko giroa ikaragarria izan da eta pila bat eskertzen da tailerretan egon den giro atsegina. Maiatzean ere besoak zabalik itxarongo zaituztegu! 2021-2022 ikasturteko FamiliaOlako lehengo tailerrak gauzatu ditugu, azaroaren azkeneko astean eta abenduaren lehenengo astean hain zuzen ere. Hiru tailer izan dira osotara. Lehenengo astean Itsasoan murgilduta deiturikoan, Itsasoan ikus daitekeen animalien eta bizidunen eskulan tailerra egin genuen eta material eta teknika ezberdinak erabili genituen arte lanak sortu ahal izateko. Aste horretan, azaroaren 27an, Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisita gidatua antolatu genuen eta museoa, arotzen tailerra eta San Juan baleontziaren eraikuntza ikusteko aukera izan genuen. Eguraldi kaxkarra egin bazuen ere, asko disfrutatu genuen. Hurrengo astean, euskararen astea ospatu genuen, abenduaren 3an euskararen eguna izan zelako. Euskarazko jolas kooperatiboak, talde jolasak eta familian aritzeko jolasak ezagutzeko eta ikasteko tailerra egin genuen. Horretaz gain, gure hizkuntzan gehien gustatzen zaigun hitza edo hitzak aukeratu genituen eta Euskararen murala sortu genuen. Familia giroan elkar gozatzeko saioa izan zen. Otsailean ere hiru tailer gauzatu genituen: yoga familian, sukaldaritza tailerra eta Tolosako erraldoien etxera bisita. Sukaldaritza tailerrean aldiz, gailetak egin genituen. Horretarako, pausoz-pauso osagaiak nahasi eta forma ezberdineko gailetak sortu genituen. Saioaren amaieran fruta eta txokolatearekin pintxo aski goxoak sortu genituen. Hirugarren tailerra Tolosan burutu genuen. Bertako erraldoi eta buruhandien etxera joan ginen. Mundu magiko batean murgildurik egon ginen saio osoan zehar. Aho zabalik eta poz-pozik ezagutu genituen bertako buruhandiak, erraldoiak eta beraien dantza egin ziguten. Barrutik nolakoak diren ere ikusi genuen. Amaitzeko, etxeko txikienak buruhandiak bihurtu eta jolasean aritu ginen. Amaitu dira dagoeneko azaroko tailerrak. Zirkoaren munduan murgildu ginen Xomorro taldeko kideekin. Bertan, lurreko akrobaziak, esku jolasak, hainbat txokotan dinamika ezberdinak… egin genituen familian. A ze talentua duten parte hartu zuten familiek! Arditurri ere bisitatu genuen. Nahiz eta eguraldia ez genuen lagun, familia gutxi batzuk elkartu eta primeran pasa genuen. Meategian sartu eta denboran atzera bidaiatu genuen adimena, zentzumenak eta emozioak uztartuz. Teknologia berriei esker garai batean entzuten zituzten soinuak eta egoerak bizi izan genituen barruan ginen bitartean. Eta amaitzeko, zentzumenen tailerra gauzatu genuen. Txoko ezberdinak jarri genituen bakoitzean zentzumen bana lantzeko. Bertan, begiak itxita janaria dastatu eta usaindu genuen dastamena eta usaimena lantzeko, testura ezberdinak ukitu genituen ukimena lantzeko, itzal txinatarrekin jolastu genuen ikusmena lantzeko eta erlaxazio bat egin genuen entzumena lantzeko. Amaiera eman diegu 2018-2019 ikasturteko Familiaola saioei. Oraingoan ere ekintza ezberdinak egiteko aukera izan dugu: egitasmoari hasiera Talo tailerrarekin eman genion, Irungo Mendizale Elkartean bilduta, arratsalde gastronomiko bat pasatzeko aukera izan dugularik. Handik egun gutxitara, taloak egiteko erabilitako arto-irina nola lortzen zen ere ikusi eta ikasi dugu, beste gauza batzuen artean, Pagoeta parke naturalean dagoen Agorregiko burdinola eta errota bisitatuz. Parketarretan parte hartu duten familiek jolas ezberdinetara jolasteko, dantzatzeko eta abesteko aukera izan dute. Eguraldiari aurre eginez, oso giro polita osatu dugu Irungo Gain gainean parkean. Azkenik, Udaberri Artistara hurbildu diren familiek, primeran pasatzeaz gain, udaberriko koloreez baliatuz, etxeko txoko ezberdinak apaintzeko aukera eduki dute, artista lanetan murgilduta. Ederki pasa dugu, eta ez ahaztu, datorren ikasturtean ere besoak zabalik itxarongo zaitugu! Amaitu dira jada urteko lehen Familiola tailerrak. Hilabete honetako eskaintza ere hiru ataletan sailkatu dugu: Ingurumen jolasekin hasiera eman genion, Ekogunera bisita eta guzti eginez. Inguruan duguna aztertzen ibili gara, saltseatzen, eta jolasetan murgilduta ingurumenarekiko kontzientzia landu dugu. Parketarretan parte hartu duten familiek jolas ezberdinetara jolasteko eta dantzatzeko aukera izan dute. Eguraldiak lagunduta, oso giro polita osatu dugu Sargia parkean. Azkenik, Jolas kooperatiboak eta talde jolasak tailerrera hurbildu diren familiek, oso ondo pasatzeaz gain, talde giroan, balore ezberdinen lanketa egin dute. Primeran pasa dugu, eta ez ahaztu, ,Maiatzean ere besoak zabalik itxarongo zaitugu! Bukatu dira Familiaolako azaroko tailerrak eta oraingoan, familiek hiru tailer ezberdinetan jarduteko aukera izan dute. Ikasturtea Yoga tailerrarekin lasai lasai hasi dugu. Bidaia honetan, Ane Otxoteko yoga irakaslea izan dugu bidelagun eta berarekin, teknika ezberdinak erabiliz baita yoga postura ezberdinak ikasiz, norberak bere gorputza ezagutu eta erlaxatzeko aukera izan du. Familia batzuk aldiz, Erdi Arora salto egin dute eta garai bateko ferian bezala jolastu nahi izan dute. Hauek, ahatearen arrantzan, zaldi lasterketan, lata jaurtiketan…etab, jolasetan aritu dira. Honetaz gain, familiek euren artista sena atera dute eta eskuekin zein trebeak diren erakutsi digute; plastikozko botila batekin jostailu bat egin dute eta kartulina zatiekin eta makiltxoekin, euren antzerkiko txotxongiloak egin dituzte; zein trebeak diren! Tailerrekin amaitzeko, familiek gaur egungo jolasetan aritzeko aukera ere izan dute. Zapiaren atzetik korrika eginez edota 1-2-3 eguzki jolasean irudimena landuz, famili zein lagun artean gozatzeko aukera izan dute. Azkenik, e pata pata piratak bezala, jolasean eta kantuan pasa ditugu arratsaldeak. Bukatu dira dagoeneko 2017-2018 ikasturteko Familiaolako tailerrak. Oraingoan, Parketarrak, Piraten bizitza hoberena da eta Buztinarekin jolasean tailerrak burutu ditugu. Horretaz gain, bi irteera egin ditugu familiekin; Lehenengoa, Donostiako Bulebarrera Txantxarien emankizuna ikustera eta bigarrena, Pasaiako badian itsasontzian ibiltzera. Parketarren saioan, familiek jolas ezberdinetan jolasteko aukera izan dute; familian jolastuz eta abesti berriak ikasiz, arratsaldea pasa dute. Jolas saioei amaiera bikaina emateko, Donostiako Bulebarrera joan gara eta bertan Txantxariak ezagutzeko aukera izan dugu. Beste batzuk aldiz, Martxel pirata bezala, Irungo kaleetan barrena ibili dira. Poliki poliki, piraten bizitza ezagutu dute, piratak bezala pentsatzen eta ekiten ikasi dute, eta azkenik, gura familiak, piratak bilakatu dira! Baina pirata izateko oso garrantzitsua da nabigatzen jakitea; Pasaiako piraten laguntzaz, gure sasi piratak itsasontziz, Pasaiako badia konkistatzera irten dira! Azkenik, gure artean sekulako artistak ditugula ikusi dugu. Familiek irudimena dantzan jarri dute eta buztinarekin sekulako artelanak egin dituzte; baita hauek koloreztatu ere. A zer nolako artistak! Bukatu dira dagoeneko otsaileko Familiaolako tailerrak. Oraingoan, Parketarrak, Artista bat naiz ni eta Uum! Ze gozoa tailerrak burutu ditugu. Parketarren saioan, familiek jolas ezberdinetan jolasteko aukera izan dute eta eguzkia lagun, kaleak kantuz eta jolasez girotu ditugu. Horretaz gain, haurrek dinamizatzaile finak direla erakutsi digute; A zer nolako martxa duten! Eta haurrek duten martxa hori aipatuta, Artista bat naiz ni tailerrean ibili direnak ere, sekulakoa dutela erakutsi digute. Gorputzarekin soinua eginez, musika egitea lortu dezaketela frogatu dute, baita birziklatzeko materialarekin instrumentuak egin ere! Azkenik, horrenbeste jolas, musika eta mugimendurekin, gosetuak etorri zaizkigu Uum ze gozoa tailerrera. Bertan, gure zentzumenak lanean jarri ditugu eta begiak estalirik, postreko osagaiak usaindu, dastatu eta ukitu behar izan ditugu. Behin osagaiak zeintzuk ziren jakinda, txikienek fruta brotxetak eta batido gozoak egin dituzte; handienek aldiz, txokolatez eta gailetazko pastelak egin dituzte; Uum, ze gozoak!! Amaitu dira jada hilabete honetako FamiliaOla tailerrak. Hilabete honetan zehar, familiek Yoga zein Ongi etorri tailerrez gozatzeko aukera izan dute eta bertara, hogei bat familia gerturatu dira (ia 50 pertsona). Ongi etorri tailerrean, familiak ezagutu, konfiantza hartu zein elkarri lagunduz, kooperazioan jolasak burutu ahal izan dituzte. Yoga tailerrean aldiz, familian erlaxatzen ikasi dute; arnasketa landu, gorputzari masaje txikiak eman, yoga postura ezberdinak ikasi eta Marina Pintos-en musika lasaigarriarekin, amaierako erlaxazio saioei amaiera eman diegu. Bi tailerretan, gu eta familiak eroso sentitu eta primeran pasa dugu. Honekin batera, otsaileko tailerretara etortzeko asmoa dutela adierazi digute. Anima zaitezte! Gabonetako oporren ondoren otsaileko eskaintzaren berri izango da eta!.FAMILIAOLA
Egitasmoa
Mintza-gune hauek kudeatzeko eta dinamizatzeko haur eta gurasoentzat erakargarriak diren interesguneak bilatzen ditugu: natura, fantasiazko pertsonaiak, ingurunearen ezagutza, emozioak, gorputza… hainbat forma interesgarri behar eta nahietara egokituta.
Horiek guztiak aurrera eramateko, lan-modua tailerrak dira. Tailer horietan hainbat baliabide eta bitarteko erabiltzen dira aurretik landutako helburu zehatzekin: jolasak, kantak, ipuinak, eskulanak, kirola… Jarduerak euskaraz eginez, familiak euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dute eta mintza-gune horiek euskararen erabilerarako bultzada bilakatzen dira.FAMILIAOLA IRUNEN
MAIATZEKO TAILERRAK:
PLAIAUNDI PARKE EKOLOGIKORA BISITA
IPUIN KONTAKETA MUSIKATUA
IRTEERA: ITSASONTZIZ PASEATZEA
IRTEERA: ARDITURRI PARKETXEKO MEATEGIA
2021-2022 FAMILIAOLAKO BIZIPENAK HITZETAN:
MAIATZEKO TAILERRAK:
entzun genituen Maite Franco ipuin kontalariarekin eta gure kostalde zoragarrian nabigatu genuen. Gainera, Oiartzungo Arditurriko meategiak bisitatuz, meatzariek lan egiten zuten modua nolakoa zen ezagutzeko aukera izan genuen. Txikiek eta helduek asko gozatu dugu FamiliaOlan. Datorren ikasturtean ikusiko dugu elkar!OTSAILEKO TAILERRAK:
AZAROKO TAILERRAK:
2019-2020 FAMILIAOLAKO BIZIPENAK HITZETAN:
OTSAILEKO TAILERRAK:
Yogarekin hasi ginen. Horretarako, Beatriz Sanz-en eskutik gure gorputza landu eta jolas ezberdinei esker yoga egin genuen familian. Oso giro atsegina eta polita sortu zen saioan zehar.AZAROKO TAILERRAK:
2018-2019 FAMILIAOLAKO BIZIPENAK HITZETAN:
MAIATZEKO TAILERRAK:
OTSAILEKO TAILERRAK:
AZAROKO TAILERRAK:
2017-2018 FAMILIAOLAKO BIZIPENAK HITZETAN:
MAIATZEKO TAILERRAK:
OTSAILEKO TAILERRAK:
AZAROKO TAILERRAK:
FAMILIAOLAKO SAIOEN IRUDIAK:
FamiliaOla egitasmoa
Posted in