Hizkuntza Jolasak
Posted in
Hizkuntz jolasen ikastaroa
Hartzaileak
Lehen hezkuntzako irakasleak.
Helburuak
- Jolasa eta beste hizkuntza baliabideen garrantziaz hausnartzea eta jabetzea.
- Hizkuntzaren transmisioan eta euskararen bizitzan jolasek eta beste baliabide ludikoek duten tokia eta betebeharra ikustea.
- Ahozko eta idatzizko hizkera ikasgelan lantzeko tresnak ikastea.
Edukiak
- Soziolinguistika: oinarrizko kontzeptuak
- Jolasaren teoria
- Ahozko eta idatzizko hizkera ikasgelan lantzeko jolasak
Iraupena: 20 ordu
Ikastaro hau kontratatu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan.