Pirata Udalekuak 2019

PIRATA UDALEKUAK 2019

kartela-10

Pirata Udalekuak 2016

6.txanda

4.txanda

Informazioa

Pirata izatea ederra da! Piratekin 6 egunez biziz, euskaraz eta noski, ongi pasaz.

TXANDAK

  1. txanda: 2019/06/24 – 2019/06/29
  2. txanda: 2019/07/01 – 2019/07/06  taldea OSATUTA dago
  3. txanda: 2019/07/08 – 2019/07/13  taldea OSATUTA dago
  4. txanda: 2019/07/15 – 2019/07/20  taldea OSATUTA dago
  5. txanda: 2019/07/22 – 2019/07/27  taldea OSATUTA dago
  6. txanda: 2019/07/29 – 2019/08/03  taldea OSATUTA dago
  7. txanda: 2019/08/05 – 2019/08/10

EKINTZA NAGUSIAK

6 egun izango ditugu piraten bizimoduan murgiltzeko, ibilbide zirraragarriak ezagutuko ditugu, hondartzara joango gara eta ur ekintzak egingo ditugu, Kantauri itsasotik nabigatuko dugu piraten abestia kantatuz eta aurtengoan bereziki… Munduko piraten komisioko piratak ezagutuko ditugu!!

Hezitzaileak piratak dira, haur eta gazteekin hainbat itsasoetan nabigatzen urte askotako esperientzia dute eta norberak bere istorioa duenez, haurrek istorio horiek ezagutuko dituzte udalekuetan zehar. Testuinguru horrekin, ezezagun zaien mundu magiko horretan murgildu eta haurrek pirata izatearen esperientzia bizitzeko leku ezinhobea izango dute gure udalekuetan!

ADINA

2007 eta 2012 urte bitartean jaiotako haurrak.

TOKIA

Arrokaundieta aterpetxean, Piraten Etxean, Pasai Donibane (Gipuzkoa).

PREZIOA

265 euro.
Anai-arreben kasuan, 240 euro haur bakoitzeko.

AUTOBUSAK

Donostian eta Iruñean (Atarrabia) (Matrikulazioak ikustean, beste hiribururen batean autobusa ere izatea baloratuko da).

IZEN-EMATEA

EMAN IZENA HEMEN

——–

Edozein zalantzetarako jarri gurekin harremanetan: 943270033 (Ordutegia: 9.00-15.00tara) edo idazkaritza@urtxintxa.eus-ra idatzita.