Pirata Udalekuak 2020

PIRATA UDALEKUAK 2020

Pirata Udalekuak 2016

6.txanda

4.txanda

Informazioa

Pirata izatea ederra da! Piratekin 6 egunez biziz, euskaraz eta noski, ongi pasaz.

TXANDAK

  1. txanda: 2020/06/29 – 2020/07/04
  2. txanda: 2020/07/06 – 2020/07/11
  3. txanda: 2020/07/13 – 2020/07/18
  4. txanda: 2020/07/20 – 2020/07/25
  5. txanda: 2020/07/27 – 2020/08/01
  6. txanda: 2020/08/03 – 2020/08/08
  7. txanda: 2020/08/10 – 2020/08/15

EKINTZA NAGUSIAK

6 egun izango ditugu piraten bizimoduan murgiltzeko, ibilbide zirraragarriak ezagutuko ditugu, hondartzara joango gara eta ur ekintzak egingo ditugu, Kantauri itsasotik nabigatuko dugu piraten abestia kantatuz eta aurtengoan bereziki… 1721: Nassau uhartera bidaia ezagutzeko aukera izango dugu.

Hezitzaileak piratak dira, haur eta gazteekin hainbat itsasoetan nabigatzen urte askotako esperientzia dute eta norberak bere istorioa duenez, haurrek istorio horiek ezagutuko dituzte udalekuetan zehar. Testuinguru horrekin, ezezagun zaien mundu magiko horretan murgildu eta haurrek pirata izatearen esperientzia bizitzeko leku ezinhobea izango dute gure udalekuetan!

ADINA

2008 eta 2013 urte bitartean jaiotako haurrak.

PREZIOA

270,50 euro.
Anai-arreben kasuan, 245 euro haur bakoitzeko.

AUTOBUSAK

Donostian eta Iruñean (Atarrabia) (Matrikulazioak ikustean, beste hiribururen batean autobusa ere izatea baloratuko da).

IZEN-EMATEA

2020ko UDALEKUAK BERTAN BEHERA GERATU DIRA

——–

Edozein zalantzetarako jarri gurekin harremanetan: 943 270 033 (Ordutegia: 9.00-15.00tara) edo idazkaritza@urtxintxa.eus-ra idatzita. Covid-19 dela eta, Urtxintxaren telefono bidezko kontaktua 672 164 873 izango da.