Pirata Udalekuak 2022

PIRATA UDALEKUAK 2022

Pirata Udalekuak 2016

6.txanda

4.txanda

Informazioa

Pirata izatea ederra da! Piratekin 6 egunez biziz, euskaraz eta noski, ongi pasaz.

TXANDAK

  • 1. txanda: 2022/06/27 – 2022/07/02  >  1. TXANDA BETETA DAGO
  • 2. txanda: 2022/07/04 – 2022/07/09  >  2. TXANDA BETETA DAGO
  • 3. txanda: 2022/07/11 – 2022/07/16   >  3. TXANDA BETETA DAGO
  • 4. txanda: 2022/07/18 – 2022/07/23  >  4. TXANDA BETETA DAGO
  • 5. txanda: 2022/07/25 – 2022/08/30  >  5. TXANDA BETETA DAGO
  • 6. txanda: 2022/08/01 – 2022/08/06  >  6. TXANDA BETETA DAGO
  • 7. txanda: 2022/08/08 – 2022/08/13 

EKINTZA NAGUSIAK

6 egun izango ditugu piraten bizimoduan murgiltzeko: ibilbide zirraragarriak ezagutuko ditugu, hondartzara joango gara eta ur ekintzak egingo ditugu, Kantauri itsasotik nabigatuko dugu piraten abestia kantatuz…

Hezitzaileak piratak dira, haurrekin eta gazteekin hainbat itsasotan nabigatzen urte askotako esperientzia dute eta, norberak bere istorioa duenez, haurrek pirata bakoitzaren kontakizuna ezagutuko dute udalekuetan zehar. Testuinguru horrekin, ezezagun zaien mundu magiko horretan murgildu eta haurrek pirata izatearen esperientzia bizitzeko leku ezinhobea izango dute gure udalekuetan!

ADINA

2010 eta 2015 urte bitartean jaiotako haurrak.

PREZIOA

270,50 euro.
Anai-arreben kasuan, 245 euro haur bakoitzeko.

IZEN-EMATEA

EMAN IZENA