Programa haur eta lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta ikasturte osoan egiten da. Ikastetxeen bitartez zein zuzenean etor daitezke haurrak bertara. Horretarako, Info Praktikoa atalean dauden dokumentuak bete behar dira. Urte osoan zehar eman daiteke izena. Piraten etxean jolasak egiten dira, piraten abestiak abesten dira eta txangoak egiten dira. Egonaldia bizipen ahaztezina izatea da asmoa: pirataz jantzi, hauen elikagaiak dastatu, beraien abestiak dantzatu, tresneriak ezagutu, 3 pisutako oheetan lo egin… Egonaldi honen helburuak honakoak dira: Helburu horiek lortzeko tresnak jolasa eta elkarren arteko harremanak izango dira, hori da Urtxintxaren lan-metodologia. Kokagune pribilegiatua du aterpeak eta bertatik Pasaiako badia eta bailara osoa ikusten dira. Eraikinak berak ondorengo azpiegitura eta baliabideak ditu:Piraten etxea
Euskal kortsarioak eta piratak oinarri hartuta euskara eta ingurumena lantzeko egitasmo pedagogikoa da Piraten Etxea. Haurra fantasia eta jolasaren munduan murgilduz hezkuntza mailako helburuak lantzeko egonaldia da.
Arrokaundieta aterpea
Piraten Etxea Pasai Donibanen (Pasaia, Gipuzkoa) dago, Arrokaundieta aterpean. Bertara heltzeko Jaizkibel mendatera doan errepidea hartu behar da
Piraten etxea- Arrokaundieta
Posted in