Udalekuak 2019

Udalekuak 2019

UDALEKUAK

Urtero antolatzen eta kudeatzen ditu Urtxintxak udalekuak, irekiak zein itxiak. Astebeteko egonaldiak egiten dira Piraten Etxean. Udaleku irekiak gai edo interesgune baten bueltan garatzen dira (mundu fantastikoetara bidaiak…) eta hainbat herritan egiten ditugu, bertako udalen bitartez.

HEZITZAILEEN HAUTATZE PROZESUAREN INFORMAZIOA UDALEKUZ UDALEKU

Urtxintxak kudeatuko dituen udalekuetan hezitzaile moduan lan egin ahal izateko, dagokion lan eskaintzan izena eman ondoren, hautaketa prozesu batean parte hartu beharko da. Lanerako hautatua izanez gero, udalekuaren formazio eta prestaketa saioa burutuko da (udalerriaren araberako datak errespetatuz). Udalaren arabera, hezitzaileek beste irizpide eta baldintza batzuk ere kontuan hartu beharko dituzte.

LAN ESKAINTZETAN JARRAITU BEHARREKO PAUSOAK:

Hezitzaile hautagaien zerrendan izena emateko honakoa egin behar da:

1.- http://lanpoltsa.urtxintxa.eus estekan sartuta, erabiltzaile berri bat sortu eta lan poltsan eskatzen diren atalak bete (erabiltzailea eta pasahitza gogoan izan beharko dira geroago moldaketak egin nahi badira). OHARRA: aurrez erabiltzailea sortua duzuenok, profila berritzeaz gogoratu.

2.- Lan eskaintzak aukeratu: Lan poltsa horretarako lan eskaintza atalean interesekoa zaizun / zaizkizun lan eskaintzak aukeratu.

3.- Talde elkarrizketarako ordua aukeratu: lekua eta eguna aplikazioak  automatikoki egokituko du (ezingo da aldatu), baina elkarrizketa ordua aukeratu egin behar da. Profilean izango duzu ondoren kontsultagarri.

OHARRA: lan eskaintza batean baina gehiagoan izena emanez gero, talde elkarrizketa bakarra egitea nahikoa izango da. Bertan lortutako puntuazioa gainontzeko eskaintzen baremaziorako erabiliko da.

4.- Lan lekua aukeratu: Hautaketa prozesua amaitu eta emaitzak argitaratzean (emailez jakinaraziko da), hautatua izandako lan eskaintzen artean bat aukeratu. Horretarako lan poltsako profilean baremazioak ikusi atala bisitatu beharko da. OHARRA:

– “baremazioak ikusi” atalean, puntuazio osoa, udalekuan behar diren hezitzaile kopurua (lan postu kopurua) eta lortutako postua ikusiko dira. Azken postu hau mugitu egingo da jendearen aukeraketaren arabera, hortaz gora beherei adi egotea komeni da

– bi egun egongo dira lan lekua aukeratzeko

5.- Formazio eta prestaketa: lan eskaintza deialdietan, Urtxintxako web gunean eta talde elkarrizketa egunean gogoraraziko bada ere, udalekuko formazio eta prestaketa aste bukaeraren inguruko informazioa emailez luzatuko da.