Hezitzaileen hautaketa

Hautaketan laguntza
Udal eta elkarteei eskaintzen die hezitzaileen hautaketarako laguntza Urtxintxak. Bi modutara egin ohi da: Urtxintxak hautaketa probak berak eginez edo Urtxintxak duen lan-poltsa erabiliz.
Hautaketa prozesu hauek bezeroarekin adostutako irizpideetan oinarritzen dira, honako hiru faktore hauek beti kontuan hartuz: hautagaien curriculumaren balorazioa, euskararen ezagutza eta idatzizko froga.