Heziketa esperientzia bizi baten emaitza da,ez prozesu hutsa. Horregatik, gure metodologien protagonista nagusia hartzailea da.
Udalekuak 2016
Urtero antolatzen eta kudeatzen ditugu Urtxintxak udalekuak irekiak eta itxiak.
INFO GEHIAGOPiraten etxea
Umeen Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 10. artikulua: ume guztiek daukate eskubidea astebete Pasai Donibaneko Piraten Etxean emateko eta inoiz ahaztuko ez duten abentura bizitzeko.
INFO GEHIAGO
Beste egonaldiak
Aisialdiko programa desberdinen artean aukeratu daiteke eta Gipuzkoaoko Foru Aldundiaren aterpeetxe batean egonaldia gauzatzeko; kalitatezko proiektu pedagogiko ludikoak dira guztiak, gozamenetik abiatuz zenbait helburu lortzera bideratuak.
INFO GEHIAGO
Txantxarien IKUSKIZUNA
Ordu eta erdiko emanaldia honen helburua aisialdi uneetan euskararen erabilera handitzea eta kalean egin daitezkeen euskarazko jolasak ikastea da.
INFO GEHIAGO
FamiliaOla
Aisialdiko ekintzak burutuz, familia ezberdinak elkarrekin euskaraz aritzeko Mintza-gunea da Familiaola. Egun Irungo familiekin egiten da.
INFO GEHIAGO
Txantxariak TELEBISTA
Aurten ere Txantxarien saio berrien grabaketak egiten aritu gara. Grabazio guztiak amaitu ondoren, orain horietaz gozatzeko garaia izango da.
INFO GEHIAGO
HezHiz
Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da HezHiz eta hizkuntzarekiko jarrerak lantzean oinarritzen da. LHko eta DBHko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago.
INFO GEHIAGO
Parketarrak
Programa honen helburua parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea da. 3-6 urte bitarteko haurren eta haien gurasoen eta 6-9 urteko haurren jolas saioak dinamizatzen dira.
INFO GEHIAGO
Juana Joxepa Tronpeta
Euskararen erabilera ez-formala lantzeko programa da Juana Joxepa Tronpeta, jolasean oinarrituta. Jolasa da programa honen ikur eta ezaugarri nagusiena.
INFO GEHIAGO
Gipuzkoako Urtxintxak 25 urte baino gehiago daramatza aisialdiko heziketarako formazioa eskaintzen
Alea Tita Konba
Euskararen ezagutza, erabilera, balioa eta beste hizkuntzekin duen harremana lantzeko programa da Alea Tita Konba. Lehen hezkuntzako eta DBHko ikasleei zuzenduta dago.
INFO GEHIAGO
Lagunarteko hizkerarekin jolasean
Egoera informaletan euskarazko erregistro kolokiala lantzearen beharra dagoela uste dugu eta programa honek horri erantzuten dio. DBHko ikasleei zuzendatuko programa da.
INFO GEHIAGO
Jolas dinamizazioak
Jolas dinamizazioen asmoa haurrak hizkuntza ez formaleko eta aisialdiko hainbat gaietan trebatzea da, euskarak aisialdian eta kalean lekua baduela uste dugulako.
INFO GEHIAGO
Bidaide
Ikasketa eta zerbitzu solidarioa uztartzean datza Bidaide. Argentinan sortu eta Katalunian garatu zen lanerako modu hau eta orain Euskal Herrian ere sendotu nahi du Urtxintxak.
INFO GEHIAGO
Piropo dinamizazioak
DBHko gazteei ligatzeko euskarazko baliabideak eskura jartzea da programa honen helburua.
INFO GEHIAGO
Hausnarketa prozesuen dinamizazioak
Hizkuntza normalizazioaren, aisialdiaren, heziketaren eta elkarbitzaren gaineko hausnarketa bultzatzeko programa da honakoa.
INFO GEHIAGO
Aniztasuna lantzen
Etorri berri diren haurrei integratzen laguntzeko egitasmoa da hau eta 5-11 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.
INFO GEHIAGO
Kuadrillategi
Kuadrillategi gaztetxo eta gazteen aisialdi eremuan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmoa da. DBHko gaztetxo eta gazteei zuzenduta dago.
INFO GEHIAGO
Baga, biga, higa San Telmo museoan
San Telmo museoarekin elkarlanean familientzat bisita berezi batzuk egiten hasi da Urtxintxa. Bertan, museoaren erakusketa iraunkorra aitzaki hartuz garai bateko jolasen berri izaten dute familiek.
INFO GEHIAGO