FAMILIAOLA egitasmoa
Aisialdiko ekintzak burutuz, familia ezberdinak elkarrekin euskaraz aritzeko Mintza-gunea da Familiaola. Egun Irungo familiekin egiten da. 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako egitasmoa da.
Otsaila, maiatza eta azaroan ekintza ezberdinak burutzen dira eta hauetan parte hartzeko interesa duten familiek on-line egin dezakete izen ematea.
OTSAILEKO TAILERRAK
MUGIMENDU ETA ALGARA JOLASAK 2-8 urtekoentzat:
Mugimendua, gorputz espresioa eta dantzaren bidez, lotura afektiboa sendotu eta familian espresatzeko moduak landu ditugu. Amaitzeko, barreterapia joalsak ere egin ditugu.