Parketarrak

Parketarrak
Programa honen helburua parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea da.
3-6 urte bitarteko haurren eta hauen gurasoen, eta 6-9 urteko haurren jolas saioak dinamizatzen dira. Oraingoz, Donostialdeko eta Durangaldeko hainbat herritan dago martxan.
Programa honek hiru helburu ditu:
- Familiei eta haurrei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea
- Familiak eta haurrak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
- Auzo eta herrietako jolasguneetan euskararen presentzia areagotzea